BER-GARA
Murgildu zaitez Bergarako ehungintzaren historia aberatsean, tradizioa eta berrikuntza elkartzen baitira bertan! XV. mendeaz geroztik, ehungintzaren epizentroa izan da herri gipuzkoar hau, Fabrica de Hilados y Tejidos de Vergara-ren eskutik. 1846an sortua, enpresa honek industria irauli zuen kotoi urdinezko laneko arropa ikonikoarekin, estatu osoan janzten zena. Gaur egun istorio hau ia desagertu bada ere, ehun urdin ospetsuaren ondareak bere horretan dirau, modaren zale sutsuei jantzi bakoitzean benetakotasun eta bikaintasunezko istorio bat eskainiz.
BURUKOAK
XIV. mendeaz geroztik, euskal emakumeek buruko bitxiak janzten zituzten beren jatorria, estatusa eta estiloa adierazteko. Batzuk oso iradokitzaileak ziren. Emakume gazteak eta ezkongabeak burua agerian eta ilea motz-motz zeramaten, higiene kontuengatik antza denez. Istorio hau plazaratzeko, bilduma hau sortu dugu!
ELKANO
“Primus circumdedisti me” izan zinen itzulia eman zidan lehena. Hala dio Carlos V enperadoreak Juan Sebastian Elkanori eman zion armarriaren inskripzioak, Lurreko lehen zirkunnabigazioa osatu ondoren. 500 urte geroago, Amarenak-etik pertsonai hau eta XVI. mendeko gainerako euskal marinelak gogoratu eta omendu nahi ditugu, eta gaur egunera eta gure armairuetara itzuli nahi ditugu haien jantziak.
KAIKOUTIL
Kaikuen ezaugarriak errespetatuta, udarako diseinu berritzaile hau egin dugu. n, Moutet etxe mitikoarekin elkarlanean aritu gara. Bost belaunaldiz dihardute baserrietako idientzako lihozko oihal tradizionalak erabiltzen. Ezagutu ezazu!
KAIKU
Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.
KARDENA
Euskal Herriaren historian, lihoa ehun estimatuenetako bat izan da. Ereitetik ehuna sortzerainoko prozesu luze eta neketsua batez ere emakumeen esku egon da beti. Izan ere, hainbat emakume euskaldunen bizibidea izan da.
ARRATIARRA
Arratiako gizonek ezkontzan janzten zuten jaka hau XIX. mendean. Arratiarrak oso jantzi baliotsuak ziren, ekitaldi eta egun berezietan janztekoak bakarrik. Denboraren ondorioz, arratiarrak desagertu egin ziren; gu errekuperatu dugun arte, zuk historia hau berriro janzteko aukera izan dezazun. Ezagutu ezazu!
Ez duzu aurkitzen bilatzen zenuena?
Gustuko duzun kaikua agortu egin da? Edo jantzi berezi eta pertsonalizatu bat nahi duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure istorioa errealitate bilakatuko dugu!