AMALUR KIMONOA

150.00

Lihozko kimono estanpatua, gurutze-puntuzko brodatu tradizionaletan inspiratutako motiboarekin. Dotorea eta erabilera anitzekoa: hiru modu desberdinetan eraman dezakezu, bai soinekoekin bai jantzi informalagoekin konbinatuta.

Tinta ekologikoak erabilita estanpatu da, eta diseinua #zerowaste (zero zabor) filosofiarekin bat dator. Euskal Herrian maitasunez sortua.

*Aintzanek 1,60 metroko altuera du. Neurri berezi bat behar baduzu, idatziguzu.

Agotado

Out of stock

Size

SizeS/M/LEUUKUSAJPTorax contourWaist outline (cm)Hip contour (cm)
1ES368678667,294,4
2EM40121011907298
3EL441614159476,8101,6
4EXL482018199881,6105,2
5EXXL5224222310286,4108,8
SKU: KRD-KAM-9-A Kategoriak: , , ,
 

Deskribapena

Historia

Euskal Herriaren historian, lihoa ehun estimatuenetako bat izan da. Ereitetik ehuna sortzerainoko prozesu luze eta neketsua batez ere emakumeen esku egon da beti. Izan ere, hainbat emakume euskaldunen bizibidea izan da. Gipuzkoako lihoak ospe handia izan zuen, bai Euskal Herrian bai atzerrian. Oso zuria eta fina zenez, ehun ezin hobea zen familia osoarentzako jantziak egiteko eta arreoa prestatzeko.

Arreoetako elementu preziatuenetako bat oheko arropa zen, eskuarki, gurutze-puntuz egindako zerrenda urdinekin apaindua. Ezkontza-egunean, arreo osoa gurdi batean jartzen zen ikusgai. Brodatuen kalitateak eta konplexutasunak emaztegaiaren maisutasuna eta estatusa adierazten zuten. Brodatu horiek emakumearen ondasun preziatuenetako bat ziren, eta belaunaldi batetik bestera transmititzen ziren.

Elorza eta M. A. de Miangolarra ikertzaileen lanari esker, Donostiako San Telmo museoaren bilduman dauden horietako brodatu baliotsu batzuk ezagutzera eman dira eta merezi duten aitortza jaso dute.

cama que inspira la historia de kardena de Amarenak en San Telmo Museoa
Reproducción de
mujer vasca hilando lino tradicional sostenible
Oihala eta zaintzeko aholkuak
  • Komposizioa: %100 lihoa.

Lihoa gizakiak ehunak egiteko erabiltzen duen zuntz begetal zaharrena da. Gainera, Euskal Herrian, lihoa ekonomiaren euskarri nagusietako bat izan zen mendetan zehar. Baserri askotan, lihoa landatu egiten zen eta harekin egiten ziren etxeko jantzi eta ehun-gai guztiak.

Lihoa ehun jasangarrienetako bat da, oso ur eta toki gutxi behar duelako. Lihoaren zuntzek beroa eta hezetasuna xurgatzeko eta ura oso azkar lurruntzeko gaitasuna dute; horregatik da hain ehun freskoa.

Nola zaindu? Zimurrak kentzeko, lisatu jantzia lurruna erabilita. Garbigailuan 30 graduan garbitu ezazu antzeko koloreekin batera. Lehen aldiz garbitzen duzunean, txikiagotu egingo da.

Trazabilitatea eta jasangarritasuna

Guk geuk diseinatu ditugu bilduma honetako estanpatuak eta Huelvako (Andaluzia) enpresa baten tinta ekologikoak erabilita estanpatu dira lihoa, kotoia eta antzeko ehun naturalen gainean.

Gainera, jantzi guztiak #zerowaste (zaborrik ez sortzeko, oihal guztia erabiltzea) filosofiari jarraiki egin dira.

Janzki hau artisau eran eta maitasun handiz egin dute gure Gipuzkoako jostunek.

* Gure zenbait janzki, eskatu eta gero josten ditugu, gain-produkzioa saihesteko eta oihalari etekin handiagoa ateratzeko. Sistema honeri #SlowFashion edo moda mantsoa deritzo.

detalle zero waste coleccion kardena Amarenak bordados tradicionales vascos

Informazio Gehigarria

Modeloa

KIMONO LAMIA

Tamaina

U

Kolorea

Txuria

Ehuna

100% lihoa

Denboraldia

Udaberria – uda

Produkzioa

Espainian eginda

Ordainketak, bidalketak eta aldaketak

Ordainketak

– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu, baita PayPal bidez ere. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin <harremanetan>.

Bidalketak

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.

-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.

-250€ baino gutxiagoko erosketetan, erosketa Frantziara bidaltzeak 10€ kostatuko du, 15€ Europara eta 25€ gainontzeko herrialdeetara.

– Eskaera jasotzeko epea 7-28 egunekoa izan daiteke, batzuetan enkarguz lan egiten baitugu. Zure janzkiak epe zehatz baterako behar badituzu, jar zaitez gurekin <harremanetan>.

Aldaketak

– Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 30 egun izango dituzu eskaera aldatu ahal izateko, baldin eta jaso zenuen bezala eta erabili gabe itzultzen baduzu. Ez dugu ezer itzultzerik onartuko.

– Kontuan izan gure janzki gehienak edizio mugatuak direla, beraz, ezin dugu ziurtatu, aldatzerakoan, jantzi bera beste neurri batean eskuragarri izango denik.

– Aldaketa egiterakoan ez baldin baduzu nahi duzuna aurkitzen, beti <eskaera berezi bat> egiteko aukera izango duzu. Bestela, bale bat egingo dizugu gure web orrian edo showroomean mugaegunik gabe gastatu ahal izateko.

– Eskaerak  jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.

– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.

– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.

Gomendatzen dizugu...