Deskribapena
Istorioa
XIV. mendeaz geroztik, euskal emakumeek buruko bitxiak janzten zituzten beren jatorria, estatusa eta estiloa adierazteko. Batzuk oso iradokitzaileak ziren. Emakume gazteak eta ezkongabeak burua agerian eta ilea motz-motz zeramaten, higiene kontuengatik antza denez.
Ia ez dago buruko horien irudirik, XVI. mendean, Amerikaren aurkikuntzarekin eta munduaren lehen itzuliarekin, gizakiak beste kultura batzuk ezagutzeko jakin-mina izan zuen arte. Horrela sortzen dira jantzien kodexak, non bidaiariek beste leku batzuetan jendea nolakoa zen irudikatzen zuten. Euskadira bidaiatzen zuten atzerritarrak txundituta geratzen ziren eta garaiko kodexetan ikusten zituzten ehunka burukoak erretratatzen zituzten.
XVII. mendearen hasieran, Elizak debekatu zituen, lizunak zirelakoan. Honek, eta atzerriko moden sarrerak ere, burukoen desagerpena eragin zuen, eta ehunka urte geroago, 3 mende baino gehiagoz, euskal jantzirik bereizgarriena izan zena ia ez da ezagutzen.
Istorio hau plazaratzeko, Costumes de Femmes de Diverses Contrées (1550-1700) obraren irudi bat berreskuratu dugu.


Lan-prozesua
Bilduma hau garatzeko, garai hartako 200 ilustrazio, erreprodukzio eta koadro baino gehiago bildu ditugu, eta crowdfunding kanpaina baten bidez, irudi horietako 5 aukeratu ditugu partehartzaileen botoekin, beste behin ere istorio hau jantzi eta berreskuratu ahal izateko.
Aukeratutako XVI. mendeko euskal emakumeen jatorrizko ilustrazioetatik abiatuta, bildumaren diseinuak sortu ditugu gure garaiko ikono berri bihurtzeko, jatorrizko ilustrazioan aipatzen zena adierazten duen testu bat erantsiz.
Azkenik, ilustrazio horiek zehaztasun handiz eta tinte ekologikoekin kontu handiz serigrafiatu dira kamisetetan eta paperezko xafletan, Tolosako (Gipuzkoa) Gko Art Studio serigrafia-tailerrean.
Iraunkortasuna, trazabilitatea eta oihala.
Kamiseta hau Bangladeshen egina da, Fair Wear zigiluarekin, Fair Wear Foundation fundazio independenteak ematen duena. Honek LANEren hitzarmenetatik eta Nazio Batuen Giza Eskubideen adierazpenetik eratorritako zortzi lan-arau nagusiak errespetatu direla bermatzen du.
- Ehunaren konposizioa:% 100 kotoi organikoa GOTS
Kotoia da landare-ehunik ohikoena. Hau bere propietate ugariengatik da. Oso zuntz transpiragarria da, eta hezetasuna eta izerdia xurgatzen ditu. Gainera, kotoizko ehunak oso leunak, gogorrak eta ukimenarekiko atseginak dira.
Ehungintza Organiko Globaleko Araua (GOTS) zuntz organikoarekin egindako ehunak prozesatzeko munduko arau nagusia da, eta irizpide ekologiko eta sozialak ditu.
Serigrafiarako, Green Earth ur-oinarriko ehun-tintak erabili dira, tratamendu ekologikoei dagokienez Europar Batasunaren araudiei eta baldintzei jarraitzen dietenak eta OEKO-TEX Standard 100 (formolik eta apeorik gabea) araudia betetzen dutenak, metal astunik gabeko pigmentuekin egina.
Nola zaindu: 30º-ko garbigailuan garbitu, antzeko koloreekin. Lehenengo garbiketan, arropa harrotu egin daiteke. Iraupen luzeko serigrafia.


