KAIKU LUZE GAUA
332.00€
Kaiku estiloko txaketa, artile merinoko oihalez egina, antzina erabiltzen zen bezalakoa. Ederki ematen duen jauskera garbi eta irmoa du, belauna azpirainoko luzera oso dotorea. Zuzena eta arina, bizkarraldean taxutua. Txaketa satinezko ertzeekin errematatuta dago, bai barrualdean bai kanpoaldean.
Euskal Herrian maitasunez sortua.
* Naiarak 1,67 metroko altuera du eta S neurriko txaketa darama soinean. Neurriekin zalantza baduzu, aukeratu handiena. Ez baduzu zure neurria aurkitzen, idatziguzu.
Deskribapena
Historia
Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.
1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.
Oihala eta zaintzeko aholkuak
- Komposizioa: %100 artile merinoa.
Artilea munduko ehun natural zoragarrienetako bat da: biodegradagarria eta jasangarria da. Oro har, ardietatik ateratzen da artilea. Izan ere, neguan artileak babesten ditu ardiak hotzetik. Artileak propietate miresgarriak ditu, bereziki, kanpoko jantzietarako. Tenperatura erregulatzen du, neguan lehor eta bero egon gaitezen, hezetasuna xurgatzen du eta usain txarrekiko, lizunarekiko eta zikinkeriarekiko erresistentea da.
Artile merinoa, gainera, ile onenetariko bat da, oso fina eta leuna delako. Ehuna oihal bihurtzeko, hainbat prozesu mekaniko egin behar dira artilea konpaktatzeko; horri esker, ia guztiz iragazgaitza da, urarekiko eta haizearekiko erresistentea.
Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.
Trazabilitatea eta jasangarritasuna
Jantzi honen artilezko oihala León-go herri batean irun eta ehundu du Espainian tradizioari eusten dion enpresa batek. Artilea animalien eskubideak behar bezala errespetatzen dituzten Palentzia eta Extremadurako artaldeetatik dator.
Janzki hau maitasun handiz egin dute gure Euskadiko jostunek.
Informazio Gehigarria
Weight | 1 kg |
---|---|
Modeloa | KAIKU LUZE MARINELA |
Kolorea | Beltza |
Tamaina | S, M, L, XL |
Ehuna | Artile merinoa |
Denboraldia | Udazkena – negua |
Produkzioa | Espainian eginda |
Ordainketak, bidalketak eta aldaketak
Ordainketak
– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu, baita PayPal bidez ere. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin <harremanetan>.
Bidalketak
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.
-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.
-250€ baino gutxiagoko erosketetan, erosketa Frantziara bidaltzeak 10€ kostatuko du, 15€ Europara eta 25€ gainontzeko herrialdeetara.
– Eskaera jasotzeko epea 7-28 egunekoa izan daiteke, batzuetan enkarguz lan egiten baitugu. Zure janzkiak epe zehatz baterako behar badituzu, jar zaitez gurekin <harremanetan>.
Aldaketak
– Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 30 egun izango dituzu eskaera aldatu ahal izateko, baldin eta jaso zenuen bezala eta erabili gabe itzultzen baduzu. Ez dugu ezer itzultzerik onartuko.
– Kontuan izan gure janzki gehienak edizio mugatuak direla, beraz, ezin dugu ziurtatu, aldatzerakoan, jantzi bera beste neurri batean eskuragarri izango denik.
– Aldaketa egiterakoan ez baldin baduzu nahi duzuna aurkitzen, beti <eskaera berezi bat> egiteko aukera izango duzu. Bestela, bale bat egingo dizugu gure web orrian edo showroomean mugaegunik gabe gastatu ahal izateko.
– Eskaerak jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.
– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.
– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.
Gomendatzen dizugu...
KAIKU LUZE MARINELA
332.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageKAIKU LUZE HODEI – S
KAIKU-BI MARINELA GORRIA
269.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page