Deskribapena
Historia
Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.
1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.
Oihala eta zaintzeko aholkuak
- Komposizioa: %100 poliester
Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.
Trazabilitatea eta iraunkortasuna
Jantziaren ehuna Eibarko (Euskal Herria) ehun-denda zahar bateko biltegitik aukeratu dugu. Denda horrek duela urte askotako ehunen metro batzuk zituen oraindik, dagoeneko existitzen ez diren Espainiako fabrikenak. Aukeraketa honekin bilduma esklusibo eta mugatu hau kaleratu dugu, altxor bat baita!
Jantzi hori maitasun handiz egin dute Trapagako (Euskal Herria) tailer batean.
Jantzi honetan erabili ditugun gainerako elementuak eta osagarriak ere bertakoak dira (Europar Batasunekoak).
Reviews
There are no reviews yet.