JANTZI KAIKU LAU MARINELA
240.00€
Gona jantzia eta neguko jaka kaikua, artilezko oihal karratuzko ehun klasikokoa, bolero tankerako, itxura moderno eta originala duena. Zuzena eta arina, bizkarraldean taxutua. Jaka kotoizko ertzeekin errematatuta dago, bai barrualdean bai kanpoaldean. Maitasunez egina Euskal Herrian.
Jaka hau bilduma oso mugatuaren zati bat da (7 unitate baino ez daude), horregatik, erreserbarekin egingo ditugu. Eskaerak irailaren 16tik (00:01) 22ra (23:59) bakarrik egin ahal izango dira. Nahi dituzuen pertsonek zuen neurria lortuko duzuela bermatuz.
Erosketa egin eta 6 astera entregatuko da. Epe hori igarota, soberan geratu diren gainerako jantziak eskuragarri egongo dira dendan eta online.
Arrazoi batengatik eredu hau egin ezin badugu, zenbateko osoa itzuliko da
Deskribapena
Historia
Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.
1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.
Oihala eta zaintzeko aholkuak
- Komposizioa: %100 artile
Artilea munduko ehun natural zoragarrienetako bat da: biodegradagarria eta jasangarria da. Oro har, ardietatik ateratzen da artilea. Izan ere, neguan artileak babesten ditu ardiak hotzetik. Artileak propietate miresgarriak ditu, bereziki, kanpoko jantzietarako. Tenperatura erregulatzen du, neguan lehor eta bero egon gaitezen, hezetasuna xurgatzen du eta usain txarrekiko, lizunarekiko eta zikinkeriarekiko erresistentea da.
Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.
Trazabilitatea eta iraunkortasuna
Jantziaren ehuna Eibarko (Euskal Herria) ehun-denda zahar bateko biltegitik aukeratu dugu. Denda horrek duela urte askotako ehunen metro batzuk zituen oraindik, dagoeneko existitzen ez diren Espainiako fabrikenak. Aukeraketa honekin bilduma esklusibo eta mugatu hau kaleratu dugu, altxor bat baita!
Jantzi hori maitasun handiz egin dute Trapagako (Euskal Herria) tailer batean.
Jantzi honetan erabili ditugun gainerako elementuak eta osagarriak ere bertakoak dira (Europar Batasunekoak).
Informazio Gehigarria
Modeloa | mujer |
---|---|
Kolorea | Urdina |
Tamaina | 1T, 2T, 3T, 4T |
Ehuna | artile poliamida |
Denboraldia | Udazkena – negua |
Produkzioa | Euskadin egina |
Ordainketak, bidalketak, aldaketak eta itzulketak.
ORDAINKETAK
– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin harremanetan.
BIDALKETAK
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.
-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.
-250€-tik beherako erosketentzat, bidalketa-gastuak FRANTZIA: 10€ / EUROPA: 15€ / MUNDURA: 25€
– Bidalketa-denbora 6 aste izango da (2024ko irailaren 22tik kontatzen hasita), eskaeraren arabera lan egiten dugulako. Zure erosketaren data zehatz bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK
-Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 15 egun natural izango dituzu hori egiteko. Aldatu edo itzuli dezakezu, betiere egoera onean eta erabilita ez badago.
– Kontuan izan edizio oso mugatua dela, beraz, ezin dugu ziurtatu tamaina guztiak eta modeloa guztiak eskuragarri izango direnik.
– Aldaketa egiten duzunean bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, bonoa emango dizugu, gure online dendan edo denda fisikoan denbora-mugarik gabe trukatu dezazun. Jarri harremanetan.
– Eskaerak jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.
– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.
– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.
Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.
Gomendatzen dizugu...
BERGARA PETOA
169.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageBASERRITARRA FROM PAMPLONA KAMISETA
49.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageALKANDORA ARRATIARRA
129.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page
Reviews
There are no reviews yet.