DONNA FROM BIZKAIA KAMISETA

49.00

Kotoizko kamiseta organikoa (GOTS). Unisex eta emakume modeloetan dago eskuragarri. Kamisetaren irudia XVI. mendeko Bizkaiko emakume baten ilustraziotik abiatzen da. Gona Gorri gona eta Kaiku jaka batekin ederto dihoa.

Jantzi hau tinta ekologikoekin mimoz serigrafiatu da Tolosan (Gipuzkoa).
Bangladeshen egina, Fair Wear zigiluarekin.

Deskribapena

Istorioa

XIV. mendeaz geroztik, euskal emakumeek buruko bitxiak janzten zituzten beren jatorria, estatusa eta estiloa adierazteko. Batzuk oso iradokitzaileak ziren. Emakume gazteak eta ezkongabeak burua agerian eta ilea motz-motz zeramaten, higiene kontuengatik antza denez.

Ia ez dago buruko horien irudirik, XVI. mendean, Amerikaren aurkikuntzarekin eta munduaren lehen itzuliarekin, gizakiak beste kultura batzuk ezagutzeko jakin-mina izan zuen arte. Horrela sortzen dira jantzien kodexak, non bidaiariek beste leku batzuetan jendea nolakoa zen irudikatzen zuten. Euskadira bidaiatzen zuten atzerritarrak txundituta geratzen ziren eta garaiko kodexetan ikusten zituzten ehunka burukoak erretratatzen zituzten.

XVII. mendearen hasieran, Elizak debekatu zituen, lizunak zirelakoan. Honek, eta atzerriko moden sarrerak ere, burukoen desagerpena eragin zuen, eta ehunka urte geroago, 3 mende baino gehiagoz, euskal jantzirik bereizgarriena izan zena ia ez da ezagutzen.

Istorio hau plazaratzeko, Cesare Vecellio-ren Habiti Antichi et Moderni (Venezia, 1598) obraren irudi bat berreskuratu dugu.

camisetas-burukoak-amarenak-tocados-corniformes-serigrafía
Lan-prozesua

Bilduma hau garatzeko, garai hartako 200 ilustrazio, erreprodukzio eta koadro baino gehiago bildu ditugu, eta crowdfunding kanpaina baten bidez, irudi horietako 5 aukeratu ditugu partehartzaileen botoekin, beste behin ere istorio hau jantzi eta berreskuratu ahal izateko.

Aukeratutako XVI. mendeko euskal emakumeen jatorrizko ilustrazioetatik abiatuta, bildumaren diseinuak sortu ditugu gure garaiko ikono berri bihurtzeko, jatorrizko ilustrazioan aipatzen zena adierazten duen testu bat erantsiz.

Azkenik, ilustrazio horiek zehaztasun handiz eta tinte ekologikoekin kontu handiz serigrafiatu dira kamisetetan eta paperezko xafletan, Tolosako (Gipuzkoa) Gko Art Studio serigrafia-tailerrean.

Iraunkortasuna, trazabilitatea eta oihala.     

Kamiseta hau Bangladeshen egina da, Fair Wear zigiluarekin, Fair Wear Foundation fundazio independenteak ematen duena. Honek LANEren hitzarmenetatik eta Nazio Batuen Giza Eskubideen adierazpenetik eratorritako zortzi lan-arau nagusiak errespetatu direla bermatzen du.

  • Ehunaren konposizioa:% 100 kotoi organikoa GOTS  

Kotoia da landare-ehunik ohikoena. Hau bere propietate ugariengatik da. Oso zuntz transpiragarria da, eta hezetasuna eta izerdia xurgatzen ditu. Gainera, kotoizko ehunak oso leunak, gogorrak eta ukimenarekiko atseginak dira.
Ehungintza Organiko Globaleko Araua (GOTS) zuntz organikoarekin egindako ehunak prozesatzeko munduko arau nagusia da, eta irizpide ekologiko eta sozialak ditu.

Serigrafiarako, Green Earth ur-oinarriko ehun-tintak erabili dira, tratamendu ekologikoei dagokienez Europar Batasunaren araudiei eta baldintzei jarraitzen dietenak eta OEKO-TEX Standard 100 (formolik eta apeorik gabea) araudia betetzen dutenak, metal astunik gabeko pigmentuekin egina.

Nola zaindu: 30º-ko garbigailuan garbitu, antzeko koloreekin. Lehenengo garbiketan, arropa harrotu egin daiteke. Iraupen luzeko serigrafia.

SELLOS-FAIR-WEAR
Global Organic Textile Standard
EKO-TEX-LOGO

Informazio Gehigarria

Modeloa

mujer, unisex

Tamaina

0T, 1T, 2T, 3T, 4T, 5T

Kolorea

Gorria

Ehuna

GOTS kotoi organikoa

Denboraldia

Todo el año, Udaberria – uda, Udazkena – negua

Produkzioa

Etiquetado en Euskadi, Hecho en Bangladesh (Fair Wear), Serigrafiado en Euskadi

Ordainketak, bidalketak eta aldaketak

Ordainketak

– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu, baita PayPal bidez ere. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin <harremanetan>.

Bidalketak

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.

-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.

-250€ baino gutxiagoko erosketetan, erosketa Frantziara bidaltzeak 10€ kostatuko du, 15€ Europara eta 25€ gainontzeko herrialdeetara.

– Eskaera jasotzeko epea 7-28 egunekoa izan daiteke, batzuetan enkarguz lan egiten baitugu. Zure janzkiak epe zehatz baterako behar badituzu, jar zaitez gurekin <harremanetan>.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK:

– Zure eskaera jasotzean neurriz, modeloz edo kolorez aldatu nahi baduzu, 30 egun natural dituzu aldatu ahal izateko, beti eta egoera onean eta erabili gabe itzultzen baduzu.

– Stockean dauden jantzietan, ez pertsonalizatuak ez neurrira egindakoak alegia, 30 egun naturaleko epea ematen dugu itzuli nahi ezkero. Itzulketen kasuan, bidalketa-gastuak bezeroaren kontura izango dira.

– Kontuan izan gure jantzi gehienak edizio mugatuak direla, eta, beraz, ezin dugu bermatu neurri guztiak eskuragarri izango ditugula modelo guztietan.

– Aldaketa egitean bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, beti enkargu berezi bat egin dezakezu, edo zenbatekoaren araberako bale bat ere egin dezakegu, denbora-mugarik gabe truka dezazun gure online dendan edo gure showroomean, Contacta.

– Aldaketak jatorrizko enbalajean egin behar dira eta jaso zenuen egoera berean, postalak, etiketak eta beste edozein elementu barne. Dena behar bezala paketatuta eta babestuta egon behar da, ez baikara itzulketa prozesuan izan ditzakeen kalteez arduratzen.

Neurrira egindako jantziak akatsen bat badu, guri bidali ezaguzu, konpon dezagun; errekargu gehigarririk gabe, baina ez da onartzen aldaketarik, ez eta itzulketarik ere kasu honetan.

– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.

Gomendatzen dizugu...