BERGARA GERRIKOA
65.00€
Gerri-zorro unisex-a. Langileek eramaten zutenenetan inspiratua. Posizio ezberdinetara jarri daiteke, eta bertan gauzak uzteko sail asko dago.
Eko-diseinatutako jantzia, gure aurreko bildumetako soberakinak erabiliz kustomizatua, duela 100 urte baino gehiago Euskadin erabilitako laneko arropek inspiratuta. Horregatik, agian jasotzen duzun jantzia eta argazkikoa ez dira berdin-berdinak izango.
Bai gerrikoa, bai partxeak kotoi organikoz eginak dira, eta GOTS ziurtagiria dute.
Euskadin maitasunez egina.
Stock-en
Deskribapena
Istorioa
Bergarako (Gipuzkoa) ehungintzaren historia XV. mendean hasi zen, baina 1846an dena azkartu zen Fabrica de Hilados y Tejidos de Vergara sortu zenean (ondoren Algodonera de San Antonio, gero Tavex eta gaur egun Evlox), Euskadiko historiako ehungintza enpresarik handiena.
Haien urdinez tindatutako kotoizko ehunek ez zuten lehiarik, eta laster herri osoa bihurtu zen “Bergarako ehun urdin” ospetsuaren fabrika handi bat, batez ere laneko arropa egiteko erabiltzen zena.
60ko hamarkadan Denim ehunean espezializatu ziren, eta laster mundu mailan nabarmendu ziren, Levi ‘s Strauss bezalako bezeroekin. Enpresak hazten jarraitu zuen eta pixkanaka Bergararekiko lotura galdu zuen, baita bere ehun urdin ospetsuarekiko.
Iraunkortasuna eta oihala
- Ehunaren konposizioa:% 100 kotoi organikoa GOTS
- *Aurrekaldeko oihal estanpatuta %100 poliesterrekoa da.
Kotoia da landare-ehunik ohikoena. Hau bere propietate ugariengatik da. Oso zuntz transpiragarria da, eta hezetasuna eta izerdia xurgatzen ditu. Gainera, kotoizko ehunak oso leunak, gogorrak eta ukimenarekiko atseginak dira.
Ehungintza Organiko Globaleko Araua (GOTS) zuntz organikoarekin egindako ehunak prozesatzeko munduko arau nagusia da, eta irizpide ekologiko eta sozialak ditu.
Nola zaindu: 30º-ko garbigailuan garbitu, antzeko koloreekin. Lehenengo garbiketan, arropa harrotu egin daiteke.
Iraunkortasuna eta trazabilitatea
2018an istorio hau ikertzen hasi ginen. Orduan jakin genuen Bergarako laneko arropa mitikoa egiten zuen azken enpresak urte horretan itxi behar zuela.
Aintzinean, laneko arropan egiten ziren adabakietan oinarrituta, gure aurreko bildumetako ehun-hondarrak erabili ditugu jantzi honi bigarren bizitza bat emateko.
Tokiko ekoizpen soziala
Jantzi honen kotoi organikoko ehuna Bartzelona ondoko herria batean (Kataluñan) ekoiztu da.
Ekoizpena, maitasunez egin da Euskadin dugun tailerretako batean.
Gainerako elementu eta osagarriak ere bertakoak dira.
Informazio Gehigarria
Modeloa | unisex |
---|---|
Kolorea | krudo |
Ehuna | GOTS kotoi organikoa |
Denboraldia | Todo el año, Udaberria – uda |
Produkzioa | Euskadin egina |
Ordainketak, bidalketak eta aldaketak
Ordainketak
– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu, baita PayPal bidez ere. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin <harremanetan>.
Bidalketak
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.
– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.
-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.
-250€ baino gutxiagoko erosketetan, erosketa Frantziara bidaltzeak 10€ kostatuko du, 15€ Europara eta 25€ gainontzeko herrialdeetara.
– Eskaera jasotzeko epea 7-28 egunekoa izan daiteke, batzuetan enkarguz lan egiten baitugu. Zure janzkiak epe zehatz baterako behar badituzu, jar zaitez gurekin <harremanetan>.
Aldaketak
– Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 30 egun izango dituzu eskaera aldatu ahal izateko, baldin eta jaso zenuen bezala eta erabili gabe itzultzen baduzu. Ez dugu ezer itzultzerik onartuko.
– Kontuan izan gure janzki gehienak edizio mugatuak direla, beraz, ezin dugu ziurtatu, aldatzerakoan, jantzi bera beste neurri batean eskuragarri izango denik.
– Aldaketa egiterakoan ez baldin baduzu nahi duzuna aurkitzen, beti <eskaera berezi bat> egiteko aukera izango duzu. Bestela, bale bat egingo dizugu gure web orrian edo showroomean mugaegunik gabe gastatu ahal izateko.
– Eskaerak jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.
– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.
– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.
Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.
Gomendatzen dizugu...
LAN ALKANDORA
99.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageBERGARA SOINEKOA
128.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageBERGARA JAKA
155.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product pageBERGARA PRAKA
159.00€ Select options This product has multiple variants. The options may be chosen on the product page
Reviews
There are no reviews yet.