Amarenak…

…euskaraz.

Gure historia

Orain dela urte asko, nik, Oihane Pardok, amaren eskutik, amonaren kaikua (euskal arrantzaleen ohiko berokia) oinordetzan jaso nuen. Urte batzuk geroago, kaiku hori, hiri eta herrialde ezberdinak ezagutzean, nire berokirik kutunena bihurtu zen. Etxearekiko, familiarekiko eta kulturarekiko lotura zen. Kaikua janztearekin batera ohartu nintzen modak eta diseinuak istorioak kontatzeko, baloreak transmititzeko eta kultura iraunarazteko gaitasuna dutela.

Egun batean, nire kaiku hura historiara pasa egin zen eta, kaiku berri bat erosi nahi izan nuenean, jantzia galtzeko zorian zegoela ohartu nintzen. Oso leku gutxitan zegoen salgai, eta aurkitzen nituenek ez zuten nire amonaren kaiku dotore harekin zerikusirik.

01-amarenak
probando-bolsillos

““Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa”

— Ghandi —

Horregatik, egun batean, Shangain nuen bizitza eta arkitekto lana alde batera utzi eta Donostiara itzuli nintzen, ekintzaile bihurtzeko eta mundura nire harri-koskorra ekartzeko, Amarenak-en bitartez.

Crowdfunding kanpaina bat egin eta gero, lehenengo kaiku berriztatuak diseinatzen eta ekoizten hasi nintzen, hasieratik, hiru balore hauetan oinarrituz: oihal naturalak, hurbilekoa  eta ale mugatuak.

Oraindik ere kaiku jakak dira gure enpresaren ezaugarri nagusia, eta mundu osoko 15 herrialdetako eta 3 kontinentetako pertsonengana iristea ahalbidetu digute.

02-historiasquesellevanpuestas-basque-clothing-euskal-moda-vasco-vasca-kaiku--produccion-local-tradici¢n-sketch

Bertakoa
unibertsala da.

Beraz, 2016ko irailetik aurrera, Amarenak-en kaikua eta bestelako janzki eta elementu tradizionalak berreskuratzeko egin dugu lan, diseinuaren eta berrikuntzaren bitartez, bizi berri bat emanez.

Ez dugu denboraldietan sinesten.
Ez dugu joera pasakorretan sinesten.
Ez dugu soilik moda egiten.
Moda lokala, unibertsala eta atenporala dela uste dugu.

empresa2

Tradizioa
eta modernitatea.

Modernitatea eta tradizioa konbinatzen ditugu, zientzia eta artea, ondarea eta berrikuntza. Museo, historialari, enpresa, erakunde eta elkarteekin lan egiten dugu, istorio politak ezkutatzen dituzten aleak aurkitzeko. Diseinuaren bitartez, artisau, oihalgile, sastre, jostun eta bertako tailerrekin batera, pieza berriak sortu eta ekoiztu egiten ditugu, historia hori kontatzen jarraitu dezaten. Egiten dugunari, honela deitzen diogu.

comunidad

Amarenak
Elkarlana

2017ko urritik, proiektu hau Kutxa Kultur Enean gauzatzen ari gara, arlo kulturalean lan egiten ari diren beste hainbat ekintzailerekin batera espazioa eta zenbait proiektu partekatzen.

Zure Kaikua pertsonalizatu

Kaiku paregabea eta errepikaezina jantzi nahi baduzu, koloreak, oihalak edo dekorazio elementuak pertsonalizatu ditzakezu.