Soinean daramagun arropak, erosten edota oparitzen ditugun objektuek
gure hitzek baino ozenago hitz egiten dute.

Harrigarria badirudi ere, diseinua eta moda balioak transmititzeko tresna eraginkorrak dira. Historiak kontatzeko modu berritzaile honek bestela historia horien berri izango ez luketen pertsonengana heltzea ahalbidetzen du. Kultura bizirautarazteko eta besteengandik bereizteko modu unibertsala da.

Horregatik, Amarenak moda-enpresa gisa sortu bagenuen ere, azkar asko konturatu ginen benetako balioa, tradiziotik abiatuta, historiak eta kontzeptuak jantzi eta objektu bihurtzeko gaitasuna dela.

02-Amarenak-bocetando

Norentzat da?

  • Lurraldearekin eta kulturarekin lotura estua duten enpresak, hotelak, jatetxeak edo instituzioak, arroparen, dekorazio-objektuen edota oparien bitartez, lehiakideen aurrean jatorriz desberdinak direla aldarrikatu nahi dutenak.
  • Haien ikerketak, historia edota ondarea publiko berrietara modu original eta berritzailean iritsarazi nahi dituzten museoak, fundazioak edo erakundeak.
  • Benetako proiektu motibagarrien bidez kulturaren garrantzia transmititu nahi duten eskolak, elkarteak eta ikastetxeak.
  • Arroparen bidez ere komunikatu nahi duten zinema-ekoizleak, musika-, dantza- edota antzerki-taldeak.

Zer eskaintzen dugu?

  • Taldeentzako jantzi pertsonalizatuak: Aukeratu guk sortutako diseinu bat eta egokitu ezazu zure beharretara.
  • Gure diseinuekin edo diseinu pertsonalizatuekin egindako enpresa-opariak.
  • Enpresentzako arropa eta produktuak ad hoc Prozesu osoaz arduratuko gara: kontzeptua bilatzea, diseinatzea, ekoiztea eta azkeneko emaitza komunikatzeko estrategia sortzea.
  • Hitzaldiak, solasaldiak eta tailerrak euskal kulturaren eta etnografiaren, moda jasangarriaren eta ekintzailetasunaren gainean, bai eta motibazio-hitzaldiak ere (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez).
vestuario sostenible Coro Easo Amarenak uniformes exclusivos

Enpresa hauek gurekin lan egiten dute

Jarri gurekin harremanetan!

Zer nahi duzun argi baduzu edo informazio gehiago jasotzeko, bete inprimakia eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.


    [select* Aukerark "Taldeentzako prenda pertsonalizatuak "Enpresarako opariak" "Jantziak diseinatzea eta ad hoc produktuak enpresentzat" "Hitzaldiak eta tailerrak"]

    Datuen Babeserako Legea irakurri eta onartzen dut*
    * Beharrezko datuak.