KAIKOUTIL ROUGE

253.00

Kaiku estiloko txaketa, lihozko oihalez egina, itxura moderno eta originala duena. Ukondorainoko mahukak dituen txaketa zuzena. Txaketa kotoizko ertzeekin errematatuta dago, bai barrualdean bai kanpoaldean. Estampatu marraduna, jatorriz, Iparraldekoa da. Euskal Herrian maitasunez sortua.

* Aintzanek 1,60 metroko altuera du eta M neurriko txaketa darama soinean. Neurriekin zalantza baduzu, aukeratu handiena.Ez baduzu zure neurria aurkitzen idatziguzu.

Size

SizeS/M/LEUUKUSAJPTorax contourWaist outline (cm)Hip contour (cm)
1ES368678667,294,4
2EM40121011907298
3EL441614159476,8101,6
4EXL482018199881,6105,2
5EXXL5224222310286,4108,8
SKU: KKT-ROU-A Kategoriak: , , , ,
 

Deskribapena

Historia

Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.

 

1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.

Foto de arrantzale (pescador) con kaiku de Eulalia Abaitua Amarenak
mujer vasca hilando lino tradicional sostenible
Oihala eta zaintzeko aholkuak
  • Komposizioa: %50 lihoa %50 kotoia.

Lihoa gizakiak ehunak egiteko erabiltzen duen zuntz begetal zaharrena da. Gainera, Euskal Herrian, lihoa ekonomiaren euskarri nagusietako bat izan zen mendetan zehar. Baserri askotan, lihoa landatu egiten zen eta harekin egiten ziren etxeko jantzi eta ehun-gai guztiak.

Lihoa ehun jasangarrienetako bat da, oso ur eta toki gutxi behar duelako. Lihoaren zuntzek beroa eta hezetasuna xurgatzeko eta ura oso azkar lurruntzeko gaitasuna dute; horregatik da hain ehun freskoa.

Nola zaindu? Zimurrak kentzeko, lisatu jantzia lurruna erabilita. Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.

Trazabilitatea eta jasangarritasuna

Oihala, Moutet etxe mitikoarena da (Orthez, Frantzia). Bost belaunaldiz dihardute baserrietako idientzako lihozko oihal tradizionalak erabiltzen. Denbora aurrera joan ahala, haiek ere, oihal bereizgarri hori berritu egin dute, guk bilduma honetarako erabili duguna hain zuzen ere.

Janzki hau artisau eran eta maitasun handiz egin dute gure Gipuzkoako jostunek.

* Gure zenbait janzki, eskatu eta gero josten ditugu, gain-produkzioa saihesteko eta oihalari etekin handiagoa ateratzeko. Sistema honeri #SlowFashion edo moda mantsoa deritzo.

trazabilidad kaikoutil tissage moutet ligne Basque para kaiku de lino de verano de Amarenak

Informazio Gehigarria

Modeloa

KAIKOUTIL ROUGE

Kolorea

Gorria

Tamaina

S, M, L, XL

Ehuna

50% lihoa 50% kotoia

Denboraldia

Udaberria – uda

Produkzioa

Espainian eginda

Ordainketak, bidalketak eta aldaketak

Ordainketak

– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu, baita PayPal bidez ere. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin <harremanetan>.

Bidalketak

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.

– Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.

-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.

-250€ baino gutxiagoko erosketetan, erosketa Frantziara bidaltzeak 10€ kostatuko du, 15€ Europara eta 25€ gainontzeko herrialdeetara.

– Eskaera jasotzeko epea 7-28 egunekoa izan daiteke, batzuetan enkarguz lan egiten baitugu. Zure janzkiak epe zehatz baterako behar badituzu, jar zaitez gurekin <harremanetan>.

Aldaketak

– Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 30 egun izango dituzu eskaera aldatu ahal izateko, baldin eta jaso zenuen bezala eta erabili gabe itzultzen baduzu. Ez dugu ezer itzultzerik onartuko.

– Kontuan izan gure janzki gehienak edizio mugatuak direla, beraz, ezin dugu ziurtatu, aldatzerakoan, jantzi bera beste neurri batean eskuragarri izango denik.

– Aldaketa egiterakoan ez baldin baduzu nahi duzuna aurkitzen, beti <eskaera berezi bat> egiteko aukera izango duzu. Bestela, bale bat egingo dizugu gure web orrian edo showroomean mugaegunik gabe gastatu ahal izateko.

– Eskaerak  jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.

– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.

– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.

Gomendatzen dizugu...