KAIKU ITURRIENEA GAUA

390.00

Maitasun eta ilusio handiz aurkezten dizuegu Amarenak x Iturrienea elkarlanaren emaitza den Kaiku neguko jaka, bi munduetatik onena uztartzen duen jantzia.

Betiko artile merinozko ehunez egina, neguko kaiku-jaka honek ukitu freskoa eta modernoa du, ebaki zuzena eta ebakidura sotila bizkarrean, aire berezia ematen diona. Kotoi leun eta vichy koadrozko bizien xehetasunek puntutxo dibertigarri hori eransten diote, nabarmentzen duena.

Baina magia ez da hor amaitzen. Edizio berezi hau alderantzikagarria da, eta barruan lore-forru esklusibo bat gordetzen du, Iturri enearekin lankidetzan aritzetik bakarrik sor zitekeena. Desberdina eta apartekoa dena maite dugu, eta arteaz eta sormenaz gozatzera gonbidatzen gaitu.

Jaka hau gauza paregabeari eta harrigarriari egindako keinua da, xehetasunekiko eta estiloarekiko maitasunaz hitz egiten duen pieza. Maitasunez egina Euskal Herrian, janzten duzun bakoitzean berezi sentiaraziko zaituen edizioa da. Animatu Amarenak x Iturri Enea esperientzia bizitzera!

Bilduma hau oso mugatua da (12 unitate baino ez daude), horregatik, erreserbarekin egingo ditugu. Eskaerak azaroaren 5etik (00:01) 10era (23:59) bakarrik egin ahal izango dira. Nahi dituzuen pertsonek, zuen neurria lortuko duzuela bermatuz.

Banaketa abenduaren 24a baino lehen egingo da, Gabonetarako opari berezi bihurtzeko garaiz. Epe hori igarota, soberan geratu diren gainerako jantziak gure denda fisikoetan eta online egongo dira eskuragarri.

Arrazoiren batengatik jantzi hori egin ezin badugu, zenbateko osoa itzuliko da.

 

Deskribapena

Historia

Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.

 

1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.

Foto de arrantzale (pescador) con kaiku de Eulalia Abaitua Amarenak
tejido de lana merino de chaqueta kaiku Amarenak
Oihala eta zaintzeko aholkuak
  • Komposizioa: %100 artile merinoa.
  • Komposizioa: %100 kotoi

Artilea munduko ehun natural zoragarrienetako bat da: biodegradagarria eta jasangarria da. Oro har, ardietatik ateratzen da artilea. Izan ere, neguan artileak babesten ditu ardiak hotzetik.  Artileak propietate miresgarriak ditu, bereziki, kanpoko jantzietarako. Tenperatura erregulatzen du, neguan lehor eta bero egon gaitezen, hezetasuna xurgatzen du eta usain txarrekiko, lizunarekiko eta zikinkeriarekiko erresistentea da.

Artile merinoa, gainera, ile onenetariko bat da, oso fina eta leuna delako. Ehuna oihal bihurtzeko, hainbat prozesu mekaniko egin behar dira artilea konpaktatzeko; horri esker, ia guztiz iragazgaitza da, urarekiko eta haizearekiko erresistentea.

Kotoia da landare-ehunik ohikoena. Hau bere propietate ugariengatik da. Oso zuntz transpiragarria da, eta hezetasuna eta izerdia xurgatzen ditu. Gainera, kotoizko ehunak oso leunak, gogorrak eta ukimenarekiko atseginak dira.

Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.

Trazabilitatea eta jasangarritasuna

Jantzi honen artilezko oihala Leóngo herri batean irun eta ehundu du Espainian tradizioari eusten dion enpresa batek. Artilea animalien eskubideak behar bezala errespetatzen dituzten Palentzia eta Extremadurako artaldeetatik dator.

Blockprint estanpazio-ehun koloretsua Indiatik dator, Iturri enean lan egiten duten eta mimoz aukeratutako hornitzaileetako batetik, pertsonalki ezagutzen  eta urtero bisitatzen dituztenak. Print block-a antzinako eta artisau-teknika bat da, non eskuz egindako zurezko zigiluak erabiliz estanpatzen da oihala. Horregatik, estanpatuek irregulartasunak izaten dituzte, eta desberdintasun horiek are bakarrago eta bereziago bihurtzen dituzte.

Jantzi hori maitasun handiz egin dute Trapagako (Euskal Herria) tailer batean.

Jantzi honetan erabili ditugun gainerako elementuak eta osagarriak ere bertakoak dira (Europar Batasunekoak).

tejido de lana merino de chaqueta kaiku Amarenak

Informazio Gehigarria

Modeloa

mujer

Kolorea

Beltza

Tamaina

1T, 2T, 3T, 4T, 5T

Ehuna

0 artile merinoa, 100% kotoia

Denboraldia

Udazkena – negua

Produkzioa

Espainian eginda

Ordainketak, bidalketak eta aldaketak.

ORDAINKETAK 

– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin harremanetan.

BIDALKETAK

Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.

Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.

-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.

-250€-tik beherako erosketentzat, bidalketa-gastuak FRANTZIA: 10€ / EUROPA: 15€ / MUNDURA: 25€

Bidalketa-denbora 2024ko abenduaren 24a baino lehen  izango da. Zure erosketa data zehatz bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK

-Zure eskaera jasotzerakoan, neurria edo kolorea gustuko ez badituzu, 15 egun natural izango dituzu hori egiteko. Aldatu edo itzuli dezakezu, betiere egoera onean eta erabilita ez badago.

– Kontuan izan edizio oso mugatua dela, beraz, ezin dugu ziurtatu tamaina guztiak eta modeloa guztiak eskuragarri izango direnik.

– Aldaketa egiten duzunean bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, bonoa emango dizugu, gure online dendan edo denda fisikoan denbora-mugarik gabe trukatu dezazun. Jarri harremanetan.

– Eskaerak  jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.

– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.

Reviews

There are no reviews yet.

Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.

Gomendatzen dizugu...