KAIKU GOXO EGURRA

249.00

Artilezko ehun klasikoko neguko jaka kaikua, itxura moderno eta originala duena. Zuzena eta arina, bizkarraldean taxutua. Jaka kotoizko ertzeekin errematatuta dago, bai barrualdean bai kanpoaldean. Maitasunez egina Euskal Herrian.

Jaka hau bilduma oso mugatuaren zati bat da (1 unitate baino ez daude), horregatik, erreserbarekin egingo ditugu. Eskaerak irailaren 16tik (00:01) 22ra (23:59) bakarrik egin ahal izango dira. Nahi dituzuen pertsonek zuen neurria lortuko duzuela bermatuz.

Erosketa egin eta 6 astera entregatuko da. Epe hori igarota, soberan geratu diren gainerako jantziak eskuragarri egongo dira dendan eta online.

Arrazoi batengatik eredu hau egin ezin badugu, zenbateko osoa itzuliko da

 

Agotado
Size

SizeS/M/LEUUKUSAJPTorax contourWaist outline (cm)Hip contour (cm)
1ES368678667,294,4
2EM40121011907298
3EL441614159476,8101,6
4EXL482018199881,6105,2
5EXXL5224222310286,4108,8

Deskribapena

Historia

Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.

 

1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.

Foto de arrantzale (pescador) con kaiku de Eulalia Abaitua Amarenak
tejido de lana merino de chaqueta kaiku Amarenak
Oihala eta zaintzeko aholkuak
  • Komposizioa: %100 artilea

Artilea munduko ehun natural zoragarrienetako bat da: biodegradagarria eta jasangarria da. Oro har, ardietatik ateratzen da artilea. Izan ere, neguan artileak babesten ditu ardiak hotzetik.  Artileak propietate miresgarriak ditu, bereziki, kanpoko jantzietarako. Tenperatura erregulatzen du, neguan lehor eta bero egon gaitezen, hezetasuna xurgatzen du eta usain txarrekiko, lizunarekiko eta zikinkeriarekiko erresistentea da.

Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.

Trazabilitatea eta iraunkortasuna

Jantziaren ehuna Eibarko (Euskal Herria) ehun-denda zahar bateko biltegitik aukeratu dugu. Denda horrek duela urte askotako ehunen metro batzuk zituen oraindik, dagoeneko existitzen ez diren Espainiako fabrikenak. Aukeraketa honekin bilduma esklusibo eta mugatu hau kaleratu dugu, altxor bat baita!

Jantzi hori maitasun handiz egin dute Trapagako (Euskal Herria) tailer batean.

Jantzi honetan erabili ditugun gainerako elementuak eta osagarriak ere bertakoak dira (Europar Batasunekoak).

eligiendo tejidos de gran calidad para chaquetas de lana de invierno de traje vasco tradicional kaiku modernizado de Amarenak moda sostenible

Informazio Gehigarria

Modeloa

mujer

Kolorea

Marroia

Tamaina

1T, 2T, 3T, 4T, 5T

Ehuna

100% artilea

Denboraldia

Udazkena – negua

Produkzioa

Espainian eginda

Ordainketak, bidalketak, aldaketak eta itzulketak.

ORDAINKETAK 

– Gure ordainketa sistema oso segurua da, Visa edo Mastercard txartelekin ordaindu dezakezu. Era horrelakoak ez badituzu gustuko, transferentzia bidezko ordainketak ere onartzen ditugu. Horretarako, lehenik jar zaitez gurekin harremanetan.

BIDALKETAK

Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko 100€-tik gorako erosketetan.

Ez duzu bidalketa gasturik ordainduko mundu osoan 250€-tik gorako erosketak egitean.

-100€ baino gutxiagoko erosketetan, bidalketak 5€ kostatuko du, 10€ Kanaria eta Balear uharteetan. Bestela, erosketa gure tailerrean dohainik jasotzeko aukera izango duzu beti.

-250€-tik beherako erosketentzat, bidalketa-gastuak FRANTZIA: 10€ / EUROPA: 15€ / MUNDURA: 25€

Bidalketa-denbora 6 aste izango da (2024ko irailaren 22tik kontatzen hasita), eskaeraren arabera lan egiten dugulako. Zure erosketaren data zehatz bat behar baduzu, jarri gurekin harremanetan.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK

-Zure eskaera jasotzerakoan, neurria, modelo edo kolorea gustuko ez badituzu, 15 egun natural izango dituzu hori egiteko. Aldatu edo itzuli dezakezu, betiere egoera onean eta erabilita ez badago.

– Kontuan izan edizio oso mugatua dela, beraz, ezin dugu ziurtatu tamaina guztiak eta modeloa guztiak eskuragarri izango direnik.

– Aldaketa egiten duzunean bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, bonoa emango dizugu, gure online dendan edo denda fisikoan denbora-mugarik gabe trukatu dezazun. Jarri harremanetan.

– Eskaerak  jatorrizko bilgarrian eta egoera berean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketatuta eta babestuta bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek jasandako kalteen erantzule izango.

– Eskaera zure neurrira egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat badu, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, inolako kosturik gabe. Neurrira egindako janzkiak ezin dira aldatu.

– Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkarren eta hobekien erantzungo dizugu.

Reviews

There are no reviews yet.

Only logged in customers who have purchased this product may leave a review.

Gomendatzen dizugu...