Deskribapena
Historia
Kaiku edo lekeitiarra Euskal Herriko beroki tradizionala da, arrantzaleek Kantauri Itsasoan erabiltzen zutena. Artilezko oihal oso zerratu batekin egiten zen, gure haize eta eurite gogorrak jasateko oihal bikaina.
1920eko hamarkadan, kalerako bertsio berri bat agertu zen. Amonak haien biloba eta seme-alabentzat kaiku berria egiten hasi ziren eta Euskal Herriko berokirik hedatuena izatera iritsi zen. Gaur egun ia desagerturik zegoen.
Oihala eta zaintzeko aholkuak
- Komposizioa: %100 artile merinoa.
Artilea munduko ehun natural zoragarrienetako bat da: biodegradagarria eta jasangarria da. Oro har, ardietatik ateratzen da artilea. Izan ere, neguan artileak babesten ditu ardiak hotzetik. Artileak propietate miresgarriak ditu, bereziki, kanpoko jantzietarako. Tenperatura erregulatzen du, neguan lehor eta bero egon gaitezen, hezetasuna xurgatzen du eta usain txarrekiko, lizunarekiko eta zikinkeriarekiko erresistentea da.
Artile merinoa, gainera, ile onenetariko bat da, oso fina eta leuna delako. Ehuna oihal bihurtzeko, hainbat prozesu mekaniko egin behar dira artilea konpaktatzeko; horri esker, ia guztiz iragazgaitza da, urarekiko eta haizearekiko erresistentea.
Nola zaindu? Ez ezazu gehiegi garbitu, beharrezkoa izan ezean. Denboraldi amaieran, lehorrean garbitu eta gorde ezazu, ahal izanez gero, pertxetan, toki lehor eta aireztatu batean, eguzki-izpietatik babestuta, hurrengo urtera arte.
Trazabilitatea eta jasangarritasuna
Jantzi honen artilezko oihala León-go herri batean irun eta ehundu du Espainian tradizioari eusten dion enpresa batek. Artilea animalien eskubideak behar bezala errespetatzen dituzten Palentzia eta Extremadurako artaldeetatik dator.
Janzki hau maitasun handiz egin dute gure Euskadiko jostunek.