• Lehendabizi, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Zer itzuli nahi duzun azaltzeko eta egin beharrekoak lehen bait lehen hasteko.
  • Zure eskaera jasotzerakoan, erositakoarekin ez bazaude gustora, 15 egun dituzu itzuli ahal izateko.
  • Erositakoaren dirua itzuliko dizugu, jaso zenuen bezala eta erabili gabe itzultzen baldin baduzu.
  • Bidaltze-gastuak bezeroak ordaindu beharko ditu, akastun janzkia jasotakoan ez ezik.
  • Itzulketak jasotako bilgarri originalean eta egoera berdinean bidali behar dira, etiketak eta bestelako edozein elementu barne. Dena ondo paketuta eta babestua bidali behar da. Ez gara bidalitako janzkiek pairatutako kalteaz arduratzen. Itzuli beharreko dirua murrizteko eskubidea dugu, bidaltzerakoan janzkiak edozein kalte jasan baldin badute.
  • Zure neurrira egindako eskaera egin baldin baduzu, eta honek akatsen bat izanez gero, bueltan bidali dezakezu konpondu dezagun, edonolako kosturik gabe. Neurria egindako janzkiak ezin dira itzuli.
  • Edonolako galdera baldin baduzu gurekin harremanetan jarri eta ahalik eta azkar eta hoberen erantzungo dizugu.